NOR GARA?

Centro de Estudios por la Paz JM Delàs, Observatorio de la Deuda en la Globalización (ODG) eta Setem Banka Armatuaren sustatzaileak dira. Ekimena 2006an jaio zen industria militarra finantzatzen duten banku-instituzioak publikoki salatzeko, sentsibilizatzeko eta finantzaentitateen inbertsio politika etiko eta sozialki arduratsuak eskatzeko xedearekin.

Espainiako finantza-entitate nagusien arma-inbertsioak salatzen hasi zen kanpaina. Bakoitzarentzat kanpaina propioa burutu genuen, zehazki, honako hauek: BBVA sin Armas, Banco Santander sin Armas, Caixabank sin Armas eta Banco Sabadell sin Armas. Dena den, armagintza-enpresetara baliabide gehien zuzentzen dituzten bankuak tamaina handienekoak diren arren, gainontzeko banku ez-etikoek ere egiten dute. Hala, arazoaren irudi egiazkoagoa erakusteko, kanpaina bateratuta sustatu genuen: Banka Armatua. Horrek ekimen-eremua finantza-entitate guztietara hedatu zuen, komertzio-bankuak, inbertsiobankuak eta aseguru-etxeak barne hartuta.

Banka Armatuari buruz

Espainiako banku-instituzio askok armagintza-enpresekin finantzaketaren bidezko loturak dauzkatela ikusarazteko gizarte zibileko bost entitatek zuten beharretik jaio zen Banka Armatua Kanpaina.

Xedea industria militarra finantzatzen duten banku-instituzioak publikoki salatzea da, hala sentsibilizatutako gizarte oinarria lortzeko eta politika-, gizarte- zein ingurumen-mailan politika etiko eta arduratsuak eskatzeko.

Zure aztarna armetan

Ba al dakizu banku-entitate askok gerraren negozioa finantzatzen dutela? 
Zure bankua horien artean dagoen jakin nahi duzu?


«Zure aztarna armetan»-ek honen inguruko informazioa emango dizu:
  Zure bankuak armamentuan inbertitzen duen diru kopurua.
  Inbertitzen duen armamentu mota.
  Armagintza-enpresen izenak eta horietako bakoitzean inbertitutako diru kopurua.
Urteroko ikerketen bitartez Centre Delàs d’Estudis per la Pauk sortutako Banka Armatuaren datu-basetik dator ikusiko duzun informazio guztia.

Ekiten hasi

Gure xedea defendatzeko, kanpainako zenbait ekimenetan parte hartzen duten boluntario eta aktibisten sarea dauka Banka Armatua Kanpainak, azken finean, desarmatutako eta bake-kulturan oinarritutako gizarterantz bideratuko gaituen gizarte eraldaketa sustatzeko helburuarekin.

Aktibista boluntario gisa parte hartu nahi baduzu edota gure bilera eta ekimenen inguruko informazioa jaso nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez.

¡Únete a la Campaña!

Ponte en contacto con nosotras