Akziodunen batzarretan eragina

Akziodunen batzar nagusia sozietate bateko akziodunen bilera da. Bertan, haien konpetentziako gizarte-gaien inguruan eztabaidatu eta erabakiak hartzen dituzte. Bankuak edo enpresak bezalako sozietate handietan, akziodun batzuek kapital eta botere handia metatzen dute, eta akziodunen batzarrak zuzendaritzaren eta gainontzeko akziodunen aurrean akziodun txikiek haien ahotsa entzunarazteko espazio bakarretakoak dira.

Horretaz baliatuz, duela hamarkada bat baino gehiago akziodunei botoa aktibisten esku uzteko dei egiten hasi zen Banka Armatua Kanpaina eta hala batzarretan parte hartzeko aukera lortu zuen. Horri esker, aktibistak urtero egiten diren ekitaldi horiekin batera egoten den erakusleiho politikoaz eta hedabideetakoaz baliatu daitezke eta bankuen zein aseguruetxeen (hala nola Banco Santander, BBVA, Mútua Madrileña edo Banco Sabadell) rol konplize eta arduraduna salatzen dute, gerretarako armak finantzatu eta ekoitzi, nazioarteko hitzarmenak hautsi edota indarkeriak eta giza eskubideen urraketak areagotzeko orduan.

Horrelako ekimenak martxoan eta apirilean egin ohi dira, kanpainaren estrategia nagusiaren baitan daude, eta ikusgarritasun handiena eta gehien ezagutarazten diren ekimenak dira.