Aktibista egin zaitez!

Gure xedea defendatzeko zenbait ekimenetan parte hartzen duten boluntario eta aktibisten sarea dauka Banka Armatua Kanpainak, azken finean, desarmatutako eta bake-kulturarekin bat egiten duen gizarterantz bideratuko gaituen gizarte eraldaketa sustatzeko helburuarekin.

Zenbait modutan parte hartu dezakezu: gure taldeetan edo egiten ditugun ekimenetan aktibista edo boluntario izan zaitezke, gure jardueraren inguruko informazioa (txostenak, artikuluak, ekimenak, berriak) jasotzeko buletinera harpidetu zaitezke, interesdun talde batentzat (institutuak, gazte-espazioak, gizarte mugimenduak, etab.) Banka Armatuaren edota finantza etikoen inguruko formakuntza eskatu diezagukezu, antolatuko duzun jarduera batera (mahai-ingurua, hitzaldia, eztabaida) parte hartzera gonbidatu gaitzakezu etab. Proposamenak jasotzeko prest gaude. Gurekin harremanetan jar zaitez eta lankidetzan zer egin dezakegun ikusiko dugu.