Zure bankuarentzako gutuna

Zure entitatearen jarduerak salatzeko kexa formala bidali
Atal honetan zure armamentu-sektoreko enpresetan egindako inbertsioetan zure desadostasuna azaltzeko zure banku-entitateari kexa formala bidaltzeko informazioa aurkituko duzu.
Espainiako estatuko ohiko banku handienetako bezero kritikoei bereziki zuzendutako mezua da hau, zehazki, BBVA, Banco Santander, CaixaBank eta Banco Sabadellekoei. Azken aldian, armamentu-enpresetan haien inbertsio politikak salatzeko Banka Armatua Kanpainan sartutako entitateok lau banku horietako akziodunen batzar nagusietan parte hartu dugu. Orain, nahitaez entitate horietako akziodun izan ez arren, haien inbertsio-praktikekin halaber kritikoak diren bezeroek gutun baten bidez gerraren negozioarekin lankidetzaren inguruko kexa bidali ahal diete.
Pausoak:
- Lau bankuen artean zure bankua aukeratu.
- «Bidali online gutuna» botoian klik egin.
- Datuak bete eta «Bidali» botoian klik egin, automatikoki zure bankuari emaila eta zuri horren kopia bidaliko dizkizuegu.
Eskuz egin nahi duzu?
Entitate horietako bakoitzarentzako gutunak deskargatu ditzakezu word* eta pdf formatuan. Horrez gain, posta elektroniko eta ohiko posta helbideak (bakoitzak erabakitzen duenaren arabera) adierazi ditugu eta horra bidaltzea gomendatzen dizugu.
BBVA: servicioatencioncliente@grupobbva.com // defensordelcliente@bbva.com (hona bidali bezeroen arreta zerbitzuaren erantzuna ez baduzu atsegin) // accionistas@bbva.com (akzioduna ere izatekotan, hona ere bidali) // San Nikolas Plaza, 4 – 48005 Bilbo (Egoitza Soziala)
Banco Santander: atenclie@gruposantander.com // Josefa Valcarcel Kalea, 30 Merrimack Eraikina IV, 2. Solairua 28027 – Madril (Bezeroen Arreta Zerbitzua)
Caixabank: servicio.cliente@caixabank.com // Pintor Sorolla Kalea, 2-4, 46002, Valentzia (Bezeroen Arreta Zerbitzua)
Banco Sabadell: Sostenibilidad@bancsabadell.com (GEK Saila) // SAC@bancsabadell.com (Bezeroen Arreta) // Óscar Esplá Etorbidea, 37, 03007 Alacant (Egoitza Soziala)
Edozein kasutan, gutuna bezero bakoitzaren bulegora ere bidali daiteke.
*Banka Armatua Kanpainak ez du beregain hartzen bezeroek dokumentuen formatua aldatzean testuek jasan ditzaketen moldaketen ardura. Jatorrizko testua webgune honetan argitaratutakoa da.
Guri kontsultarik egin nahi izatekotan, hona idatzi: delegacio-vots@bancaarmada.org