Zer da Banka Armatua?
Industria militarraren egituran finantzaketaren garrantzia funtsezkoa da. Armamentuenpresek banku-zerbitzuak behar dituzte, alde batetik, ohiko merkataritzaeragiketak egiteko, bestetik, arma berriak garatzea, merkatu berrietara esportatzea eta, finean, nagusiki pribatua den sektorean haien konpetentzia-indarra mantentzea ahalbidetzeko ez ohiko funtsak lortzeko. Horrenbestez, armagintza-enpresek eta gizarteak gaitzetsitako praktikak burutzen dituzten beste batzuek haien helburu ekonomikoak lortzeko, finantza bidezko laguntza funtsezkoa da. Beste era batera esanda, arma gutxiago ekoiztera, proiektu kutsakor gutxiago burutzera eta kanpaina honetan salatzen ditugun bestelako praktika gutxiago bideratzera behartuta egongo lirateke enpresa horiek finantzaziorik gabe. Beraz, Banka Armatua kontzeptuak armamentuaren negozioan parte hartzen duten finantza-entitate guztiei egiten die erreferentzia, izan armamentu-sektoreko finantzazio-mota nagusietako baten, batzuen edo guztien bitartez.


Armen industria finantzatzeko bost modu identifikatu ditugu:
Finantza-entitateek armamentu-industriako enpresek jaulkitako akzioak erosten dituzte. Zenbait arrazoi direla eta, praktika horrek garrantzi handia du. Lehenik, akzioak edukitzeak jabegoaren zati bat izatea ekartzen du eta, hortaz, baita erabaki-ahalmena ere. Bigarrenik, armamentu-industria finantzatzeko modu bat da, enpresek funtsak lortzeko kapital-zabalkuntzak egiten baitituzte. Gainera, enpresa baten akzioak edukitzeak enpresa horri balioa ematea, etekinak lortzeko ahalmenean konfiantza izatea eta hala egitea espero izatea dakar.
Espainiako armamentu-sektoreak salmenten % 30 inguru esportaziora bideratzen ditu. Horregatik da hain garrantzitsua haren finantzaketa. Atzerriko salmenten finantzaketak garrantzi handia dauka bezeroak gobernuak baitira. Gobernuek, egoera onenetan, epe erosoetan egiten dituzte ordainketak, eta horregatik horien finantzaketa ohiko praktika da. Finantzaentitateen laguntza hori gabe, ia ezinezkoa litzateke armamentuaren kanpomerkataritzarik egotea.
Armagintza-enpresak finantzatzeko beste modu bat bonuak eta zor-agiriak jaulkitzea da. Mekanismoa oso sinplea da: bonuak eta zor-agiriak enpresek prezio zehatzean jaulkitzen dituzten tituluak dira, denbora igaro ostean, erosleari bonuaren balio osoa gehi interesa ordainduko diotelako agintzarekin. Finantza-entitateak jaulkipen horien kudeatzaile bihurtzen dira eta egindako kudeaketaren araberako komisioa hobari bezala eskuratzen dute.
Banka Armatuaren inbertsio funtsetan finantza-entitateek armagintza-enpresen akzioak eskaintzen dituzte. Hala, armagintza-enpresak finantzatzeko beste modu bat bankuko edo aurrezki-kutxako bezeroek haien aurrezkiak uzteko inbertsio-funtsak eskaintzea edota kudeatzea da, funtsa osatzen duten akzioen gorabeheren bidez, etorkizunean onura ekonomikoak lortzeko itxaropenarekin.
Bankuek eta aurrezki-kutxek armagintza-enpresak laguntzeko biderik zuzenena kredituak eta maileguak ematea da. Normalean zenbait finantza-entitatek bat egiten dute eta, horrela, kopuru handiagoak lortzen dituzte.
Garrantzitsuena da armatutzat hartutako banku oro etikoa ez dela, eta bakearen zein giza eskubideen aldeko kontzientzia duten pertsonek uko egin beharko liekete. Gauzak hala, Banka Armatuaren alternatiba bakarra banka etikoa da, giza duintasunari kalte egiten dieten eta giza eskubideak urratzen dituzten jarduerak (hala nola armen negozioa) finantzatzen lagunduko ez dutela bermatzen duten printzipio batzuk errespetatzeko konpromiso integrala hartzen baitu.
Ba al dago alternatibarik? Finantza etikoak
Gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa gizartean sustatzeko nahia duten finantza-jarduerak dira finantza etikoak. Norabide horretara ere zuzenduta dauden proiektu eta entitateentzako besterik ez dituzte egiten finantza-bitartekotza eta finantzaketa. Horrela, ekonomia feminista, solidarioa, antirrazista, ingurumenarekin arduratsua eta eraldatzailea sustatzen dute, egungo ekonomia-sistemaren parametroetatik, lehiakortasunetik eta edozein prezioren truke onurak maximizatzetik aldenduta.

Banka Armatua Kanpainaren kide den FETSek sustatutako Dinerètic-ek, finantza etiko eta solidarioen katalogoak, definizio hori hedatu egiten du eta finantza etikoko entitateek bete beharreko zazpi ezaugarri edo printzipio zehazten ditu. Era berean, entitateek horiek betetzea eta hedatzea uneoro zaindu behar dute.
Inbertsio-politikatik antolaketa-egiturara arte barne hartzen dituzten printzipioek gidatzen dituzte finantza etikoko entitateak.
Finantza etikoko entitateek ez dute espekulatzen, espekulazio-inbertsioetatik ihes egiten dute eta ekonomia erreal eta solidarioan inbertitzen dute, pertsonen bizitza-kalitatean eragin positiboa daukaten proiektuetan, gizarte-onurak dituztenetan eta garapen jasangarria sustatzen dutenetan, alegia.
Finantzaketa eskatzen duten proiektuen etika, gizarte eta ingurumen ardura ebaluatzeko finantza etikoko entitateek ebaluazio-irizpide etikoak aplikatzen dituzte. Horrela, gizarte-, ingurumen- eta kultura-eragin handiko proiektuei laguntza ekonomikoa eskaintzen dietela bermatzen dute.
Finantza etikoko entitateek giza eskubideak eta gizarte- zein ingurumen-justizia urratzen dituzten alorretako edozein inbertsio ukatzen dute.
Finantza etikoko entitateek sarritan finantza-sistematik kanpo utzitako kolektiboek kredituak izatea errazten dute: kalkuluen arabera, munduko biztanleria helduaren erdiak baino gehiagok ez du kalitatezko finantza-produktu eta -zerbitzurik eskuragarri.
Oso sarritan, finantza etikoko entitateak modu parte-hartzaile eta demokratikoan antolatzen dira eta kooperatibak osatzen dituzte, bertan bazkideek erabakiak hartzen dituzte, jarritako kapitala gorabehera, «pertsona bat, boto bat» printzipioa lehenetsita.
Finantza etikoko entitateek aurrezkiak dituzten pertsona edo entitateei gardentasunprintzipioa bermatzen diete eta haien aurrezkiekin zer finantzatzen duten badakite.
Finantza etikoko entitateak
Fiareren ibilbidea Espainiako estatuan 2003an hasi zen, Euskal Autonomia Erkidegoan. Finantza etikoetan interesa zuten zenbait pertsona-taldek Fiare Fundazioa sortzea sustatu zuten, banku etikoa sortzeko oinarriak ezarriko zituen herritar-mugimendu aktiboa eraikitzeko. Espainian, 2014an, Fiareren etapa berria hasi zen, Banca Popolare Eticaren arlo gisa. Fiarek, gaur egun, Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan kokatutako hiru bulego ditu. Bulego horiez gain Espainiako lurralde osoan sakabanatuta guztira 21 GIT (Lurralde Ekimeneko Taldeak) dituela ere aipatu beharra dago. Haien lurraldeetan bankuaren lana eta finantza etikoak sustatzen eta zabaltzen dituzte eta boluntario gisa zuk ere bat egin dezakezu.
1980an Herbehereetan sortu zuten Triodos Bank. Pixkanaka gero eta handiago egin eta beste herrialde batzuetara heldu zen, hala nola, Belgika eta Erresuma. 2006an, Espainiako lehenengo bulego komertziala ireki zuen. Alianza Global para una Banca con Valores sarearen entitate fundatzaileetako bat da, finantza etikoak sustatzen dituzten eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapen jasangarria lortzeko finantzak darabiltzaten bankuen sare independentea. Triodos Bankek Espainian hogei bulegoko sarea dauka. Madrilen zerbitzu nagusiak izateaz gain, Coruñan, Albaceten, Badajozen, Bartzelonan, Bilbon, Gironan, Granadan, Madrilen, Málagan, Murtzian, Oviedon, Iruñean, Palman, Sevillan, Valentzian, Valladoliden eta Zaragozan ere bulegoak ditu.
Oikocrediten jaiotzak gizarte-mugimenduen belaunaldi berria bultzatu zuen aurreko mendeko une historiko batekin lotura estua dauka, 68ko maiatza. Hilabete hartan jazotako gertakarien eta Vietnamgo gudak esnatu eta asaldatutako nazioarteko klima bakezalearen epeltasunean ideia garatzen hasi zen. Azkenik, 1975. urtean, Elizen Munduko Kontseiluak kooperatiba sortu zuen Herbehereetan. Ordutik aurrera, Oikocreditek bezeroen aurrezkiak irizpide etikoekin inbertitzeko aukera eskaini du. Horretarako, Oikocredit Internacionaleko akziodunen fundazioaren gordailu-ziurtagiriak (Cda)6 erosi behar dira, eta bere kapitala osorik Oikocredit Inernacional kooperatibako akzioak erosteko besterik ez da inbertitzen. Oikocreditek diru horrekin maileguak ematen ditu eta hegoalde globaleko herrialdeetako erakundeetan inbertsioak egiten ditu. Parte-hartzea bideratzeko, Espainiako estatuan Katalunian, EAEn eta Sevillan hiru elkartek eta Madrilen boluntario-talde batek laguntzen dute, garapenerako hezkuntzarako eta orokorrean finantza etikoen inguruan sentsibilizatzeko jarduerak antolatzen dituzte.
Editorial Bruguerako langileak kaleratu zituztenez egindako borroka sindikalaren ondoriozko kalte-ordainei esker sortu zuten Coop57. Diru horrekin eredu kooperatiboak darabiltzaten kalitatezko lantokiak sortzeko helburua zuten proiektu ekonomikoak sustatzeko funtsa sortu zuten. Coop57 hasieran bazkidetza-lanaren kooperatibismoarekin oso lotuta zegoen, baina pixkanaka oinarri soziala eta bazkide kopurua hedatu egin ziren, harik eta ekonomia sozial eta solidarioko entitate mota guztiak barne hartu arte. 2005ean, Coop57k sareko hazkuntza eredua praktikan jarri zuen. Aragoiko eta Coop57ko ekonomia sozial eta solidarioko entitateen sare bat elkartu eta proiektua partekatzea erabaki zuten. Hala sortu zuten Coop57 Aragón. Gaur egun, Coop57k jada zortzi lurralde sekzio ditu eta bertan ekonomia sozial eta solidarioko hamasei jarduera-sektore desberdinetako entitateek parte hartzen dute. Guztiek ekintza-arloetan kooperatibismoa, ekonomia sozial eta solidarioa eta finantza etikoak dituzte.
Diru kopuru txikiak jartzen dituzten 10 eta 30 pertsonen arteko taldeek osatzen dituzte Autofinantzatutako Komunitateak. Sortutako funtsarekin bazkideei gastuei aurre egiteko kreditu txikiak ematen zaizkie, hala nola konponketak, haurrentzako eskolako liburuak eta jatorrizko herrialdeetarako bidalketak. Geografiari dagokionez, mundu osoan daude ezarrita. Guztira gutxi gorabehera halako 300.000 komunitate daudela eta 20 milioi pertsona baino gehiago barne hartzen dituztela kalkulatzen da. Katalunian, adibidez, 35 Autofinantzatutako Komunitate inguru daude eta 600 pertsona barne hartzen dituzte. Valentzian 2014tik Cafllamada Minibanco dago eta 19 kide ditu.
1981ean Bartzelonan sortutako gobernuz kanpoko eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Enplegu-krisi larriaren aurka borroka egin nahi zuen pertsona-talde batek sustatu zuen erakundea. Funtsean, boluntarioek osatzen dute eta funts ekonomiko pribatua kudeatzen du. Katalunian lanpostuak sortzen dituzten proiektuei interesik gabeko mikrokredituak ematen dizkien entitate zibil eta laiko bakarra da. Langabezian daudenek beraiek, udaletako ekonomia sustapenerako zerbitzuek, eskualdeko batzordeek edo bestelako erakunde publikoek aurkezten dituzte proiektuak.
Proiektuak Jak Medlemsbank-en esperientzian dauka oinarria. Jak Medlemsbank 1960ko hamarkadan sortu zen Suediako entitatea da eta gaur egun banku-lizentzia eta 40.000 kide inguru ditu. Jakek eskaintzen dituen finantza-zerbitzu motak ordainsaririk gabeko funtsei lotutako interesik gabeko laguntzak dira beti, baina berezitasun bat daukate: Jak proiektuan entitateak berezko sistema dauka, Jak.9 sistema. Dena den, laguntza horien onuradun posibleak Jakeko kideak dira beti, pertsona fisiko eta autonomoak soilik. Proiektuak etikakomisioaren iragazitik iragan behar dira beti. Interesik gabeko bankaren mugimenduaren baitan dago proiektua eta bestelako hainbat herrialdeetan ere, hala nola Finlandia, Italia, Danimarka edo Alemania, antzeko ekimenekin presente dago mugimendua.
Villafrancan, Kordoban, dago kokatuta. Finantza etikoen alorrean, Ideasen proposamen nagusia Mailegu Solidarioa da. Hala, kooperatibak partikularren eskutik finantzaketa lortu dezake, % 0 eta % 3ren arteko interesarekin dirua mailegatzen diote, mailegatzailearen eta kooperatibaren artean adostutako baldintzen arabera.
Hamalau gizarte kolektibo biltzen dituen Finantza Alternatibo eta Solidarioen Sarea da. Finantza etiko, alternatibo eta solidarioekin lan egiten dute, errealitate soziala eta aberastasunaren birbanaketa eraldatzeko tresna gisa.
Banka komertzialaren alternatiba diren finantza-zirkuituak abian jartzea sustatzen du, benetako ekonomian, pertsonen ekonomian, eragina duten eta ohiko banku-entitateen finantzaketa jasotzeko gaitasunik ez daukaten proiektuak sustatzen dituzte. Zentzu horretan, ekonomia pertsonen zerbitzura egotea sustatzeko erantzuna dira mikrofinantzak.
REFASera lotutako elkarteak, % 0ko interesa duten maileguak ematen dituzten elkartasun-funtsak edo antzekoak kudeatzen dituztenak
– Badajozeko Asociación Banca Ética.
– Granadako Fondo de Solidaridad Elkartea.
– Fondo de Solidaridad del Puerto de Santa María Elkartea.
– Banca Alternativa de Mérida Elkartea.
– Aba Mérida.
– FIDES. Finanzas como Instrumento de Desarrollo Solidario.
– Talavera de la Reinako Asociación Fondo de Solidaridad.
– Asociación por un interés Solidario – opeto.
– Asociación Financiación Solidaria. Irabazi-asmorik gabeko elkartea, ekonomia solidarioa zenbait ardatzetatik bultzatzeko helburuarekin: mailegu pribatu solidarioak, diruaren erabilera etikoaren sentsibilizazioa eta sareko lana.
– Elkarcredit. Hegoalde globaleko herrialdeetan lankidetza garapenerako mikrokredituekin finantzatzeko gordailuak eskaintzen ditu.
– ESOR. Economía Solidaria Riojana. Finantza etiko eta solidarioen inguruko sentsibilizazioa sustatzen du eta mailegu txikiak ematen ditu.
FEBEAn, European Federation of Ethical and Alternative Banks-en, finantza etikoen beste aukera batzuk topatu ditzakezu.
Gizarte Merkatuan / REASen txertatutako entitateak
FETS http://fets.org/es/
Fundación Finazas Éticas https://finanzaseticas.net/
SETEM http://www.setem.org/
Enclau, Valentziako Erkidegoan, http://enclau.org/
Gehiago jakiteko…
Argitalpenak eta dibulgazio-materiala
Finantza-entitateen eta armagintza-industriaren harremanetan sakontzen duten zenbait txosten, bankuek armagintza-industrian egiten duten inbertsioak sortutako arazo etikoa azpimarratzen duten Banka Armatuaren inguruko artikuluak, eta kanpainen bitartean sortutako material grafikoa, bankuak eta armagintza-industria lotzen dituzten harremanak eta zifrak erakusteko laguntza bisual gisa balio izandakoa.
Banka Armatuaren nazioarteko datu-basea
Ziklo ekonomiko militarraren datu-basearen atal honetan, armamentu-enpresek Banka Armatu gisa identifikatutako finantza-entitateen eskutik jasotzen duten finantzaketaren inguruko datuak aurkeztuko ditugu. Horien artean mundu osoko banku nagusiak, aseguru-etxe handiak, inbertsio-funtsak, ondare subiranoko funtsak, pentsio-funtsak eta instituzio publikoak daude.