Pribatutasun politika
Webgune hau Banka Armatua Kanpainaren jabetzakoa da, Associació Centre d’Estudis per la Pau JM Delàs (aurrerantzean Centre Delàs) irabazi-asmorik gabeko elkarteak ordezkatuta, Bisbe Laguarda Kalea, 4 etxabeak (2 lokala) 08001 Bartzelonan egoitza, IFZ G65298887 eta harremanetarako telefono zenbakia 934 411 947 duenak, eta Associació SETEM Catalunyak (aurrerantzean SETEM Catalunya) ordezkatuta, Bisbe Laguarda Kalea, 4 etxabeak (2 lokala) 08001 Bartzelonan egoitza, IFZ G59523910 eta telefono zenbakia 934 415 335 duenak.
Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendu Orokorraren (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren xedapenak betetzeko, Centre Delàsek eta SETEM Catalunyak informatzen dute nabigatzean edota WEBGUNEKO galdetegiak betetzean emandako izaera pertsonaleko datuak Centre Delàsek eta SETEM Catalunyak tratatuko dituztela, Banka Armatua Kanpainak sortutako edukiak eta baliabideak hedatzeko HELBURUAREKIN.
Nola erabiltzen ditugu zure datuak?
Zure erabakien arabera, daukagun informazioa kalitatezko zerbitzua emateko erabiltzen dugu. Horrez gain, emandako informazioa gure WEBGUNERA sartzeko zein erabiltzeko eta gure jardueraren inguruko informazioa jasotzeko baliagarria izango zaizu.
Era berean, jardun kaltegarriei, susmagarriei edo gure baldintzen eta politiken urraketei aurre egiteko, spama hautemateko eta saihesteko, eta gure edukien, zerbitzuen eta bildutako datuen segurtasuna mantentzeko erabiltzen dugu daukagun informazioa. Horretarako bildutako datuen eta tratamendu-helburuen arabera dagozkion SEGURTASUN NEURRIAK hartzen ditugu, izaera pertsonaleko datuak tratatzean konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko, gure entitateak datuak babesteko indarrean dagoen Europako araudiak adierazitako tratamendu-politikak eta segurtasun neurriak ezarrita dauzkan neurrian. Centre Delàsen eta SETEM Catalunyan ezarritako tratamendu-politikek eta segurtasun neurriek izaera pertsonaleko zure datuak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo erabiltzea saihesten dute.
Halaber, legeak baimendutako kasuetan, zuk emandako informazioa gurekin harremanetan jartzean erantzuteko edo zuri idazteko erabiltzen dugu.
Erabiltzaileak NEWSLETTERARI dagokion gelaxka markatzean eta onartzean espresuki baieztatzen du Centre Delàsetik gure entitatearekin, eskaintzen ditugun jarduerekin edota ekintzekin lotutako informazioa edota berriak biltzen dituen informazio-buletina bidaltzea, gure politiken eta baldintzen inguruan informazioa emateaz gain.
Zer informazio biltzen dugu?
Centre Delàsek eta SETEM Catalunyak bildutako informazio mota WEBGUNEAREN zure erabileraren araberakoa da, Pribatutasun politikahonetako eskubideen atalean topatuko duzu biltzen dugun informazioari buruzko eta hori ezabatzeko argibideak.
– Gure WEBGUNEAN nabigatzen duzunean ematen diguzun informazioa biltzen dugu, zehazki galdetegietan sartutako identifikazio eta izen-emate datuak eta horien bitartez bidalitako datuak edo mezuak. Datu horien artean, zure izen-abizenak eta posta elektronikoa egon daitezke, zure eskaera edo komunikazioa bideratzeko beharrezko beste datu batzuekin batera.
– Mezu elektroniko bat bidaltzean edo gurekin harremanetan jartzean, indentifikazioinformazioa jaso dezakegu.
– Gure WEBGUNETIK beste webgune batean, esaterako, sare sozial batean, sartzean edo saioa hastean identifikazio-informazioa jaso dezakegu, orain zein etorkizunean.
Gure WEBGUNEA bisitatu bitartean cookieak erabiltzen ditugula (edo erabili ditzakegula) ere helarazi nahi dizugu. Cookien erabileraren inguruko informazio gehiago izateko, mesedez, ikusi gure Cookie politika.
Zein da bildutako informazioaren jatorria?
WEBGUNEAREN bidez bildutako informazioaren jatorria soilik zu zara. Ez dugu hirugarrenen edo sarbide publikoko iturrien daturik jasotzen.
Zein da bildutako datuak tratatzeko legezko oinarria?
Ondorengoa da zure datuak tratatzeko legezko oinarria:
– Honako Pribatutasun politika hau espresuki onartzean emandako baiezkoa, edozein unetan ezeztatu dezakezuna. Zure baiezkoa ezeztatzeko aukeraren inguruko informazio gehiago izateko, politika honen eskubideak erabiltzea jorratzen duen atala ikusi.
– Banka Armatua Kanpainaren ordezkari gisa, Centre Delàsen eta SETEM Catalunyaren legezko betebeharrak betetzea.
– Centre Delàsek eta SETEM Catalunyak ordezkatuta, Banka Armatua Kanpainaren interes publikoan misioa betetzea.
Zure datuak gordetzen ditugu?
Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, kasu bakoitzean tratatzeko helburuei erantzuteko beharrezkoak diren heinean. Zure datuak gordetzeko denbora horiek biltzeko helburuen eta Centre Delàsen zein SETEM Catalunyaren legezko betebeharrak betetzearen araberakoa izango da. Interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean gordeko ditugu datuak. Datuak ezabatzeko moduaren inguruko informazio gehiago izateko, Pribatutasun politikahonen eskubideak erabiltzea jorratzen duen atala ikusi.
Nola eguneratu zure informazioa?
WEBGUNEAN izena ematean eta galdetegiak betetzean erabiltzaileak emandako informazio guztia egiazkoa izan behar da. Era berean, erabiltzailearen ardura izango da Centre Delàsi eta SETEM Catalunyari emandako informazio guztia uneoro eguneratuta mantentzea, beti erabiltzailearen egoera errealarekin bat etortzeko. Erabiltzailea egindako aldarrikapen faltsu edo ez zehatzen eta emandako informazioarekin Centre Delàsi eta SETEM Catalunyari edo hirugarrenei egindako kalteen arduradun bakarra izango da.
Emandako datuekin lotutako edozein aldaketa edo moldaketa egonez gero, berehala Centro Delàsi eta SETEM Catalunyari adieraztea eskatzen dizugu, datuek uneoro zure egoera errealarekin egiaz bat egiteko.
Nola erabili ditzakezu zure eskubideak?
Datuak babesteko araudiaren arabera, ondorengo eskubideak dituzu:
– Centre Delàsek eta SETEM Catalunyak zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun ala ez jakiteko eskubidea.
– Dauzkagun zure datu pertsonalen gaineko informazioa eskatzeko eskubidea.
– Datuak zuzentzea edo kentzea eskatzeko eskubidea, esaterako, okerra izatekotan, zure helbide elektronikoa zuzentzeko edo Centre Delàsen eta SETEM Catalunyan dauzkagun datuak kentzeko eskatu dezakezu, biltzean zituzten helburuak betetzeko beharrezkoak ez direnean, besteak beste. Datuak ezabatzeko unean datuak blokeatuta edukiko ditugu, legezko obligazioek irauten duten bitartean.
– Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, adibidez, zure datuen tratamendua helburu informatiboetara edo bazkideen kudeaketara mugatzeko eskubidea daukazu, eta NEWSLETTEREAN edo bestelako komunikazioetan harpidetza amaitzeko gurekin harremanetan jarri zaitezke. Kasu horretan erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetan defendatzeko baino ez dira gordeko datuak.
– Datuen tratamenduari aurka egiteko edo tratatzeari uztea eskatzeko eskubidea, esate baterako, Centre Delàsi eta SETEM Catalunyari zure datuak tratatzeari uzteko eskatu ahal diezu, eta horrek tratatzeari utzi aurretik emandako baiezkoan oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean ez du eraginik izango. Eskubide horrek ez du balio tartean lege arrazoiak baldin badaude edo tratamendua egon daitezkeen erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsarako baldin bada.
– Datuak lekuz aldatzea eskatzeko eskubidea, datuak babesteko araudiak ahalbidetzen duen beste tratamendu arduradun bati euskarri automatizatuan bidaltzeko.
Azaldutako eskubideetako edozein erabili nahi baduzu, email bat info@bancaaarmada.org helbidera bidali eta gaian «Eskubideak erabiltzea – datuen babesa» adierazi, ondorengo edukiarekin:
– Izen/abizenak
– NAN/AIZ
– Helbide elektronikoa
– Erabili nahi duzun eskubidea
– Dagokion eskubidea erabiliz, jaso, zuzendu, kendu, tratamendua mugatu edo lekuz aldatu nahi den informazioa.
Halaber, interesdunak erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzan (apdcat.gencat.cat), bereziki bere eskubideen erabilerarekin asebete ez baldin bada, ondorengo estekaren bitartez.
Zure datuak hirugarrenei uzten edo bidaltzen dizkiegu?
Datuak ez dizkiegu hirugarrenei jakinarazten edo bidaltzen, tratamenduaren arduradun posibleak (gure entitateari zerbitzua ematen dion hirugarren entitatea) salbuespena izanik.
Centre Delàsek eta SETEM Catalunyak Gobernuko zenbait autoritaterekin zure informazioa partekatu dezakete agertze, agindu judizial edo bestelako lege-prozesuei erantzuteko zein legeak eskatzen duen beste edozein gairako.
Zure erosotasun edo intereserako, zenbait erakunde kudeatzen dituzten webguneen (hirugarrenen webguneen) estekak eman ahal dizkizugu. Zure baiezkoa izan ezean, ez dugu zure informazioa hirugarrenen webguneetan zabaltzen.
Hala ere, ez ditugu onartzen eta ez gara webgune horien pribatutasun praktiken arduradun. Hirugarrenen webgune horietako baten estekan sartzea erabakiz gero, datuak nola biltzen eta erabiltzen dituen ulertzeko, webgune horretan argitaratutako pribatutasun politika aztertu beharko duzu.
Galdetegi elektronikoen edota posta elektronikoaren bitartez jasotako datuen pribatutasuna eta babesa
Galdetegi elektronikoen edota posta elektronikoaren bidez jasotako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dituztela adierazten dute Centre Delàsek eta SETEM Catalunyak, haien Pribatutasun eta segurtasun politikaren eta 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO). Datu horien tratamenduaren helburua jasotako komunikazioei erantzutea eta, hala badagokio, kontratuko beharrezko harremanak mantentzea da. Legezko oinarria zure baiezkoa edota kontratu aurreko edo kontratuko neurriak garatzea da. Datuak eskuratzeko, kentzeko, zuzentzeko, ezetz esateko, lekuz aldatzeko edo mugatzeko eskubideak erabiltzeko, eta edozein argibiderentzako, gurekin harremanetan jar zaitezke info@bancaarmada.org helbidera mezu elektronikoa bidaliz. Edozein kasutan, interesdunak dagokion Datuak Babesteko Agintaritzan erreklamazioa aurkezteko eskubidea du. Emandako datu pertsonalak lege aplikagarriak edo kontratuak aurreikusitako denboran gorde ahal izango dira, edo baiezkoa mantendu bitartean. Legez beharrezkoa izan ezean, ez da bildutako datuen lagapenik egingo. Emandako datuekin lotutako edozein aldaketa edo moldaketa egonez gero, berehala Centro Delàsi eta SETEM Catalunyari adieraztea eskatzen dizugu, datuek uneoro zure egoera errealarekin egiaz bat egiteko.